Panpina biziduna

Anastasiya Shpagina 19 urteko gaztea benetako izarra bilakatu da bere herrialdean, Ukrainan. Marrazkietako makillajea eta arropak kopiatuta, ilea tindatuta eta keinu nahiz jarrerak imitatuz, benetan manga komiki batetik ateratako panpina dirudi. Orain, baina, kirofanotik ere pasa nahi du bere obsesioarekin aurrera egiteko. Milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan eta beste milaka zalek entzuten dituzte bere aholkuak YouTuben. Beldurgarria.