Pandemiaz eta literaturaz mahai-ingurua Elizondon

Pandemiaz eta literaturaz mahai-ingurua Elizondon Anjel Lertxundi eta Elixabete Garmendia izango dira hizlari, Daniele Sarriugarte gidari dutela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemiaz-eta-literaturaz-mahai-ingurua-elizondon/@@download/image/eli albiste.png
2021/09/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Anjel Lertxundi eta Elixabete Garmendia izango dira hizlari, Daniele Sarriugarte gidari dutela.
Pandemiaz eta literaturaz mahai-ingurua Elizondon

Baztango (H)ilbeltza literatur egitasmoak ere pandemiara egokitu behar izan du eta urtarrilean egin ohi duten literatura beltzaren inguruko jaialdia urte osora zabaldu dute. Otsailean topaketa egin zuten Miren Gorrotxategi idazlearekin, martxoan Gorka Arresek Hasier Etxeberriaren Damian Arruti pertsonaiaren inguruko solasaldia egin zuen, apirilean beste solasaldi bat izan zen Amaia Apalauzaren eskutik, eta asteburu honetan izango da hurrengo hitzordua. Pandemia eta literaturari buruzko mahai-ingurua egingo dute bihar, larunbata, 11:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Anjel Lertxundi eta Elixabete Garmendia arituko dira solasean, Danele Sarriugarteren gidaritzapean.

(H)ilbeltza beka ere bada, eta aurtengoan Eneko Barberena arrasatearrak irabazi duela jakinarazi zuten joan den urtarrilean. Xukuneatik aldendu ahala proiektua garatzeko aukera izango du eta 2022ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak. Landa giroan kokatutako istorioa da, non mendia eta larreak norenak diren eztabaidatzen den, eta horien erabilera ezbaian jartzen. Barberenak lehendik ere baditu zenbait liburu argitaratuak, hala nola Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk; Lurrunak ez du oraindik kristalik estali  eta Afrikanerrak. Sagasti Etxea izeneko bloga ere badu Goiena-ren webgunean.