Pandemian zehar ondo lo egitearen garrantzia

Pandemian zehar ondo lo egitearen garrantzia Ondo lo egitea beti da garrantzitsua, baina osasun larrialdi baten erdian, atseden hartzea oinarrizkoa da gure sistema immunologikoak bere lana behar bezala egin dezan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemian-zehar-ondo-lo-egitearen-garrantzia/@@download/image/201707-omag-fg-sleeping-949x534.jpg
2020/03/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei
 

Ondo lo egitea beti da garrantzitsua, baina osasun larrialdi baten erdian, atseden hartzea oinarrizkoa da gure sistema immunologikoak bere lana behar bezala egin dezan.
Pandemian zehar ondo lo egitearen garrantzia

Ohitura bezala 6-7 ordu lo egiteak zure sistema immunologikoak hondatzen du eta minbizia, alzheimerra, depresioa edota antsietatea bezalako gaixotasunak pairatzeko arriskua biderkatzen dugu. Gainera zure arteriak blokeatzeko aukera gehiago dago, lo faltak azukre maila igotzen baitu odolean. 

Datu hauek soilik nahikoak behar lukete gure atseden ohituren inguruan hausnartzeko. Gainera orain, inoiz burutik pasatu ere egingo ez litzaigukeen egoera bizitzen ari garen honetan, egoerak literalki, loa galarazten digu. 

COVID-19aren krisiaren erdian, higiene neurrietan, koarentenan eta krisi ekonomikoan erdiratu da, baina ez da gure arazo bakarra: herrialde garatuenetan loaren defizita gaitz kroniko bat da eta ez dago behar beste baloratuta. 

Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera biztanleen %40ak gaizki lo egiten du eta loaren nahasteak haziz doaz. Erresuma Batuan eta Japonian biztanleen %39-66 artean aitortzen dute 7 ordu baino gutxiago egiten dutela lo. AEBen 10etik batek loezin kronikoa duDatu gehiago mundu mailako arazo honi buruz? Lurralde aurreratuetako bi helduetatik batek (gutxi gora behera 100 milioi pertsonak) ez ditu hasiko den aste honetan oinarrizko lo beharrak beteko. 

Lo egitearen garrantzia ongizate orokorrean eta gure osasunean azpi-baloratua dago. Pandemia garaietan sistema immunologiko indartsua izatea oinarrizkoa da eta ondo lo egitea gakoa da horretan. 


Hain da horrela, zientzialari eta ikertzaile askok eskatu dietela sendagileei lo gehiago egiteko errezetatzea. Zentzu honetan, kalterik egiten ez duen tratamendua dirudi, baina plazera eragiteaz gain, prebentiboa ere bada, loak funtzio erabilgarri ugari baititu (ikasketan laguntzen du adibidez), eta gure mikrobioma heste barruan mantentzen du.

Eta esango didazu, zer zerikusi du mikrobiomak osasuna eta defentsekin? Ba guztia: osasun nutrizional zein emozionalak bertan du jatorria. Horregatik kontsideratzen dira hesteak gure bigarren garun. Beraz, egunaren bukaeran ondo lo egiten bada hesteak, emozioak eta osasuna oro har, hobeto egongo dira. 

Bestalde, gure eguneroko bizitzaren eteteak estresa eta depresioa ekarri ditzake eta isolameduak ez du laguntzen. Horrek ongi ez atseden hartzera eraman gaitzake. Horrelakoetan gogoratu behar da loak gure minak arindu ditzakeela, antsietatea gutxituz. 

Teknologia berriek ere ez dute laguntzen loaren higienean. Gure gailu elektronikoei lotuta pasatzen dugu denbora, argi artifiziala irentsiz eta gure erritmo naturalak betiko eraldatuz. Alta, egungo egitura ekonomikoak eta produkzio egituren ere aldatu dute gure lo egiteko modua, estresa eta antsietatea gehituz. Aditu batzuek honen aurrean zera proposatzen dute: Iraultza industrialaren aurretik eta argi artifizialaren masifikazioaren aurretik, ohikoa zen bi zatitan lo egitea erdian 2-3 orduko esna-aldi labur batekin. Ordu horiek irakurtzeko, otoitz egiteko, hitz egiteko, paseo bat emateko edo txortan egiteko erabiltzen ziren. 

Langileen %50ak urrutitik egiten ditu bere zereginen zati bat eta horregatik behartuta daude konektatuta egotera, pantailen gatibu. Honi gauez lan egiten dutenen %20 gehitzen badiogu loaren nahastea bermatua dago. 

Zatikatutako loaren patologiak, lo egiteko botikak erabiltzera behartzen gaitu eta dirua irabazteko gure atsedena kaltetua ateratzen da arazo larriak bihurtu daitekeelarik. Hala ere, teknologia gure etsaia izan daitekeen bezala gure aliatua ere bihurtu liteke. Bere bitartez lan egiteko eta atseden hartzeko modu berriak ere sortu ditzakegu eta, gure osasuna zainduz. 

Etxetik lan egiteak dakarren malgutasuna aprobetxatzea da pandemia garaian egin dezakegun onena. Egun uste baino tresna gehiago baititugu gure alde erabili eta gure atsedena antolatzeko zein bermatzeko. Ondo lo egin!