Pandemia beste urtebete luzatu liteke herrialderik behartsuenek txertoak ez badituzte jasotzen

Pandemia beste urtebete luzatu liteke herrialderik behartsuenek txertoak ez badituzte jasotzen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honetaz ohartarazi du, eta herrialderik aberatsenei nazioarteko txerto donazioak egiteko deia egin die. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemia-beste-urtebete-luzatu-liteke-herrialderik-behartsuenek-txertoak-ez-badituzte-jasotzen/@@download/image/_111441546_52057110.jpg
2021/10/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honetaz ohartarazi du, eta herrialderik aberatsenei nazioarteko txerto donazioak egiteko deia egin die.
Pandemia beste urtebete luzatu liteke herrialderik behartsuenek txertoak ez badituzte jasotzen

OMEk ohartarazi du pandemia behar lukeena baino gehiago luzatu litekeela, hain justu, beste urtebete, herrialde behartsuenek euren biztanleentzat dosi nahikorik ez baldi badute eskuratzen. 

Testuinguru honetan, OMEko agintarietako batek, Bruce Aylward doktoreak, azaldu du koronabirusak eragindako krisia denboran luzatu litekeela "lasai-lasai 2022ra arte". Herrialde aberatsek hainbat goi bileretan hartutako konpromisoak bete zitzaten eskatzeko ere aprobetxatu du aukera Aylward-ek. 

Izan ere, adibide bezala, Estatu Batuak herrialdeak bere biztanleriaren %50 baino gehiago txertatuak dituen bitartean, Afrikako herrialdeetan pertsonen %5 baino gutxiago izan da txertatua bi dosiekin. 

Hego Amerikan ere egoera larria da. Zenbait lekutan txertatutakoen kopurua ez da %20ra ere iristen. Hori dela eta, pandemiarekin amaitzeko, ezinbestekoa da txertoen banaketa bizkortzea, bestela OMEk argi du: beste urtebetez luzatuko da.