Pabilioi 6aren irekiera Zorrotzaurren

Pabilioi 6aren irekiera Zorrotzaurren https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pabilioi-6aren-irekiera-zorrotzaurren/@@download/image/20118187830p_6-1.jpg
2012/12/13
berria
Pabilioi 6aren irekiera Zorrotzaurren
Antzerki eta dantza munduko hamairu eragilek Arte Eszenikoetarako gune independientea ireki dute Deustuko Erriberan. 200 bazkide ditu jada proiektuak. 

Bilboko ZAWP (Zorrotzarre Art Working Progress) hirigintza proiektuarekin Deustuko Erribera-Zorrotzaurren bertako eragile sozial eta kulturalen esku utziko diren guneak ireki nahi dira gune degradatu honen berreskurapena artearen eta parte hartzearen eskutik burutzeko. Proeiktu zabalago honen baitan kokatzen da Pabilioi 6 Arte Eszenikoetarako gunea.

Lipus, Blanca Arrieta, Borja Ruiz, Irene Bau, Jose Urrejola, Jose Ibarrola, Josu Montero, Matxalen Bilbao, Nagore Navarro, Nuria M. Cres, Pako Revueltas, Patxo Telleria eta Ramon Bareak jarri dute martxan ekimena. "Gune ofizialek eskaintzen dituzten aukera mugatuetatik askatu nahi dugu, euren programzio estuetan gure produktuek iraupenik ez dutelako; programatuak izateko zoria duten konpainiei egun bakarra eskaini ohi zaielako, edo kasurik onenean, lau egun" azaltzen dute proeiktuaren xedea euren webgunean. Dantza eta teatroaren presentzia iraunkorrago bat, lengoia berriei ateak irekitzea, eta esperimentatzeko, elkarlanerako eta ikusleekiko zubi lanak egitea dira landu nahi dituzten bide nagusiak.

Sortzaileek eurak kudeaturiko guneaz ari gara, bada, eta hori da proiektuaren ekarpen nagusia, baina ikusleei proposatzen zaien harremana ere funtsezkoa da. Bazkide bidez finantziatu nahi da gunea eta bazkideei gunean proposatu eta garatu den sorkuntzan parte hartzeko aukera eman zaie. 200 bazkide dituzte jada.

Bihar egingo dute irekiera ekitaldia, Marivi Bilbao aktorea izango da zinketa mozketa burutuko duena, eta Bilboko Aste Nagusiaren programazioaren baitan hainbat emanaldi eskainiko dituzte, Adolfo Fernandez aktorea eta Jose Urrejola musikariarekin hasita.