Ozeanoak inoiz baino beroago

Ozeanoak inoiz baino beroago Zientzialariek ohartarazi dute ozeanoen mailak 30-60 zentimetro igo litezkeela klima aldaketa dela eta. Ondorioak lazgarriak lirateke munduko milioika pertsona zein animalientzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeanoak-inoiz-baino-beroago/@@download/image/1610552634_417513_1610553110_noticia_normal.jpg
2021/03/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialariek ohartarazi dute ozeanoen mailak 30-60 zentimetro igo litezkeela klima aldaketa dela eta. Ondorioak lazgarriak lirateke munduko milioika pertsona zein animalientzat.
Ozeanoak inoiz baino beroago

Munduko Metereologia Erakundeak (MME) adierazi du ozeanoak inoiz baino gehiago berotu direla. Horrek kezka eragin du, ozeanoek inoiz baino bero gehiago xurgatu baitezakete. Txostenaren arabera, klima aldaketa kontrolatzea lortuko balitz ere bi gradu gehiago soilik berotuta planeta, itsasoek bi eta lau aldiz bero gehiago xurgatuko lukete pasa den mende erdiarekin alderatuz. Erakundeak gehitu du ozeanoek dioxio igorpenen %20-30 xurgatu dituztela azken 40 urteetan. Hori dela eta, itsasoetan oxigenoaren murrizketa bat egon da eta horrek zuzenean itsas azpiko ekosistemari eragiten dio.

Itsas mailari dagokionez, MMEren arabera 15 zentimetro hazi zen XX. mendean eta horrela jarraituko du glaziarren desizoztea dela eta. Joera honek itsasertzetik 100 kilometrotara bizi den biztanleriaren %40ari eragingo dio. 

MMEren txostenaren arabera, ozeanoek klimaren gehiegizko beroaren %90a xurgatu dute eta estimatzen da mende bukaerarako azken 50 urtetan baino bi-lau aldiz bero gehiago xurgatuko dutela, beti ere, 2 gradutan mugatzen badugu soilik berotzea, egungo erritmoan jarraituz gero ondorioak are eta latzagoak lirateke.

Adituek azaldu dute zenbat eta ur epelagoa oxigeno gutxiago sortzea dakarrela eta itsasoetako bizitzan behar dituzten elikagaiak gutxitzea. Honek guztiak ondorio lazgarriak ekarriko ditu ekosisteman, gizartean eta ekonomian. Izan ere, ozeanoa Lurraren termostatoa da, berak xurgatzen eta transformatzen baitu eguzkiaren erradiazioa eta beroa eta uraren lurrunduz itzultzen baitu atmosferara.