Ozeanoa surf-oholetan margotua

Ozeanoa surf-oholetan margotua Surfeko oholekin olatuak harrapatzeaz gain, artea ere egin liteke. Claire Marie artista australiarrak ohol zaharrak hartu eta mihise bihurtzen ditu, obra naturalistak margotuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeanoa-surf-oholetan-margotua/@@download/image/olatua.png
2021/08/17

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Surfeko oholekin olatuak harrapatzeaz gain, artea ere egin liteke. Claire Marie artista australiarrak ohol zaharrak hartu eta mihise bihurtzen ditu, obra naturalistak margotuz.
Ozeanoa surf-oholetan margotua

Hondakinetara bota ordez, Claire Marie australiarrak artelan bilakatzen ditu surfeko oholak, sormena eta jasangarritasuna uztartuta. Beira zuntzekin egindako oholetan ozeanoko paisaiak eta Australiako landaredia margotzen ditu. "Surferako oholak erabiltzeak artelan handiak margotzeko aukera ematen dit, itsasoko paisaiak esaterako, eta, aldi berean, xehetasunekin lan egiteko aukera daukat".

Bere sorkuntza lanetako batzuetan ozeanoko olatuak ageri dira, beste batzuetan itsas-bizitza edota irla tropikalak. "Artelanaren xehetasun txikiak direla medio, enkargu bakoitza bakarra eta pertsonala da. Horretaz gain, surfeko oholak berak ere olatuen artean igarotako garaiko oroitzapenak ditu". 

Ohol bakoitzak euskarriaren eta obraren historia azaltzen duen eskuz idatzitako oharra izaten du atzealdean. Materiala birziklatzeaz gain, bertako zuhaitzak ere landatzen ditu, atzerrira bidalitako surf-oholen karbonoa konpentsatze aldera.