Ozeanoa oxigenoa galtzen ari da eta bizitzarik gabeko "gune hilak" sortzen

Ozeanoa oxigenoa galtzen ari da eta bizitzarik gabeko "gune hilak" sortzen Ozeanoan oxigeno mailak murrizten ari dira klima aldaketa dela eta "gune hilak" sortuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeanoa-oxigenoa-galtzen-ari-da-eta-bizitzarik-gabeko-gune-hilak-sortzen/@@download/image/hipoxia-oceano-zonas-muertas-oxigeno.18-08-2021.medio-ambiente.jpg
2021/08/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ozeanoan oxigeno mailak murrizten ari dira klima aldaketa dela eta "gune hilak" sortuz.
Ozeanoa oxigenoa galtzen ari da eta bizitzarik gabeko "gune hilak" sortzen

Ozeanoa oxigenoa galtzen ari da maila kezkagarrian, "gune hilak" sortuz eta itsas bizitza itotzeko arriskuan jarriz. Gune hipoxikoak bezala ezagutzen dira egun eta ez dira kosta inguruan gertatzen, baizik eta ozeano sakonean. 

Oregon (Estatu Batuak) inguruko ozeanoetan aurkitu zuten lehenengo gunea arrantzale batzuk, arrantzatzerakoan ohartu zirenean hainbat arrain hilak zeudela eta olagarro batek euren sareetan gora igo zela uretan zegoen zerbaiten ihesi. Urte sasoi berdinean, inguru horietan, itsasoan gune hilak sortzen dira. Zientzialariek jakin dutenez, bi arrazoi daude hau gertatzeko: Ozeanoetako korronteak aldaketak garrantzitsuak bizitzen ari dira Negutegi efektua dela eta, ur epelak ezin du horrenbeste gas jaso eta ondorioz, ur hotzak egiten du lan hori. 

Bigarren arrazoia lehengoarekin lotuta dago. Haize patroiak ere klima aldaketagatik eraldatuak izan dira. Gorazko haziaren tentsioak, hau da, ura itsasertzetik aldatzen duenak, oxigeno gutxiko ur poltsak kolpatzen ditu eta gune hipoxikoak sortu. 

Beraz, adituen arabera, tenperaturak igotzen jarraitu ahala, haizearen tenperatura igotzen joan da eta, ondorioz, baita ozeanoetako korronteena ere. Hori dela eta, "gune hil hauen" kopurua ere hazi egingo da, ez bakarrik Oregon inguruetan, baita mundu osoan ere. Egun, ur hilkorrak 20.000 kilometro karratutan zabaltzen dira, hainbat eta hainbat bizidunen heriotza ekarriz.