“Oyaya!”

“Oyaya!” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oyaya/@@download/image/43p12-1.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Angelic Kidjo
43.zenbakia
“Oyaya!”
Jaioterria —Beningo Errepublika— utzi zuenetik, munduko txoko asko ezagutu ditu Kidjok. AEBetako funk doinuekin dantzan ezagutu genuen hasieran. Brasilgo usainaz eta goxotasunaz inguratuta gero. Eta oraingoan, urtetako ibilbidean jasotakoa ahaztu gabe, Kubako erritmoekin maitemindu da. Munduan indarrez sakabanatuak izan diren afrikar sendiko kideak bisitatzen ari da pixkanaka, eta guztiekin, hobekien menperatzen duen hizkuntzan mintzo da: musikaren hizkuntzan, alegia. Hitz ederrak entzun nahi?