Oxford-en txertoaren probak bertan behera utzi dituzte

Oxford-en txertoaren probak bertan behera utzi dituzte COVID-19aren aurkako txertoaren entsegu klinikoetan parte hartu duen partaideetako batek "azaldu ezin daitekeen gaixotasuna" garatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oxford-en-txertoaren-probak-bertan-behera-utzi-dituzte/@@download/image/DD3WOJZXKJC7XL24HRAB2SSXNY.jpg
2020/09/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

COVID-19aren aurkako txertoaren entsegu klinikoetan parte hartu duen partaideetako batek "azaldu ezin daitekeen gaixotasuna" garatu du.
Oxford-en txertoaren probak bertan behera utzi dituzte

Urte amaierarako koronabirusaren aurkako lehen txertoak martxan jarriko zirela uste bazen ere, badirudi atzeratu egingo dela Oxford-ek garatutako txertoa. AstraZeneca enpresa farmazeutikoa dabil entsegu klinikoak egiten, eta dena ondo zihoala zirudienean, partaideetako batek "azaldu ezin daitekeen gaixotasuna" garatu du, konpainiak berak azaldu duenez.

Hain zuzen, Oxford-en txertoa zen Europako Batasunaren apustua, eta abendurako milioika dosi izatea adostua zuen. Txertoak aurrera egingo duela adierazi dute, baina aurretik segurtasun datuak errepasatu beharko dituzte. 

Txerto hau hirugarren fasean dago, eta AEBetan ari dira froga klinikoak egiten; Erresuma Batuan mila pertsonekin probatu da, emaitza positiboekin. Ondoren, Brasilen eta Hego Afrikan probatzekoak dira. Hain zuzen, txerto guztietan aurreratuena zela aipatu izan du Osasunaren Mundu Erakundeak.