Otsailaren 6an hasiko da Bilbon Zinegoak Jaialdia

Otsailaren 6an hasiko da Bilbon Zinegoak Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-6an-hasiko-da-bilbon-zinegoak-jaialdia/@@download/image/20121301716LOGOZinegoak.jpg
2012/12/13
berria
Datorren astelehenean, otsailaren 6an, abiatuko da Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans 9. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Otsailaren 6tik 12ra Bilbon izango da eta hil bereko 13tik 24ra Donostian, Durangon, Errenterian, Galdakaon, Getxon, Leioan, Sestaon eta Sopelan izango da ikusgai.


Aurtengo edizioak 21 herrialdeetako lanak ekarriko ditu Euskal Herrira, besteak beste, 63 lan izango dira ikusgai. Euskarazko emanaldiek ere tartea edukiko dute, aurreko urteetan bezala. Miriam Ortegaren Mikel eta (lehiaketatik kanpo) Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz fikziozko lanak izango dira hain zuzen ere.
Horietaz aparte Euskal Herri mailan 26 lan estreinatuko dira eta antzerkiak, film labur eta luzeak, dokumentalak eta musikak aurtengo egitaraua osatuko dute, beste behin.
Golem Alhondiga Zinemak eta Bilborock aretoak izango dira otsailaren 6tik 12ra bitarte Bilboko Zinegoak beteko dituenak. Hasiera ekitaldia berriz, Arriaga Antzokian izango da aurrekoan bezala, eta FNACen eta San Francisco kaleko ExpoGelan sarituen laburmetraiak eta dokumentalak proiektatuko dituzte.
Jaialdiko gonbidatu nagusien artean Agustí VIllaronga, Antonio Naharro, Carla Antonelli, Gulya Sultanova eta John Badalu izango dira.