Otsailaren 28an abiatuko da Kultur Maratila

Otsailaren 28an abiatuko da Kultur Maratila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-28an-abiatuko-da-kultur-maratila/@@download/image/kulturmaratila_1361440449.jpg
2013/02/21
berria
Musika, antzerkia eta zirkoa izango dira aurten, Kultur Leioak, Artedrama plataformarekin elkarlanean antolatu ohi duen Kultur Maratilaren protagonistak. Otsailaren 28an abiatuko da eta martxoaren 3a bitarte egitarau interesgarria ikusgai izango da Leioan.


Gaur zortzi, otsailaren 28an ilunabarreko 20:30etan, Horman Poster Kolektiboaren eskutik 'Iragan perfektua' antzezlanaren estreinaldiak irekiko du, hain zuzen ere, Kultura Maratilaren programazioa.

Antzerkia nagusituko da, batez ere, aurtengo edizioan, baina musikak eta bertsoek ere tartea edukiko dute. Antzerki ikuskizunen artean, 'Lingua nabajorum', 'Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?' eta 'Biutz' azpimarratu daitezke, azken honetan zirkoak eta bideoak ere izango dute zer eskaini.

Xabier Lizasoko eta Andoni Egañak musika eta bertsolaritza uztartuko dute 'Bi arreba' ikuskizunean, eta azkenik, Anarik, Euskal Herriko bakarlari adierazgarriak kontzertua eskainiko du, martxoaren 2an gaueko 22:00etan.

Ikuskizunetarako sarrerak 6 eta 8 euro bitartean eskuratu daitezke, eta Bono Maratilak ere izango dira, 30 eurotan.

Egitaraua:


Otsailak 28, osteguna, 20:30etan:
Martxoak 1, ostirala:
Martxoak 2, larunbata:
Martxoak 3, igandea, 20:30etan: