Otsailaren 24an abiatuko da Auzo Eszena programa Gasteizen

Otsailaren 24an abiatuko da Auzo Eszena programa Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-24an-abiatuko-da-auzo-eszena-programa-gasteizen/@@download/image/auzoeszena_1361273824.jpg
2013/02/18
berria
Otsailaren 24an abiatuko da Auzo Eszena programa Gasteizen
Adin guztietarako ikusleei zuzenduta dagoen arte eszenikoen programa, 'Auzo Eszena', otsailaren 24ean hasiko da eta maiatzaren 26ra bitarte, hamaika ikuskizun izango dira Gasteizen.


Pasa den urtean antolatu zuten lehendabizikoz 'Auzo Eszena'. Egitasmoak bi jardunaldi izan zituen, lehena martxotik maiatzara eta bigarrena, berriz, urritik abendura.

Aurten berriz, iristear da programaren lehen hitzordua, eta otsailaren 24an izango da, 19:00etatik aurrera. Gasteizen egoitza duten arte eszenikoen adar guztiek dute jardunaldi hauetan parte hartzeko aukera, hala nola, antzerkiak, magiak, dantzak, bakarrikzetak, eta beste hainbat ekitaldik osatzen dute egitaraua.

Ikuskizun guztiak Aldabe, Arana, Ariznabarra eta Arriaga Gizarte Etxeetako ekitaldi aretoetan izango dira liburuxkan zehaztutako egunetan 19:00etatik aurrera.

Auzo Eszena 2013 programan parte hartuko dutenen artean Kuku BAZar, Konpiña Teatro, Titania Teatro, Latiili teatro eta Mudriam Elkartea azpimarratu daitezke, besteak beste.