Otsailaren 13tik 22ra, Zinemaldia.cat Bartzelonan

Otsailaren 13tik 22ra, Zinemaldia.cat Bartzelonan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-13tik-22ra-zinemaldiacat-bartzelonan/@@download/image/znmld_1392116222.jpg
2014/02/11
berria
Otsailaren 13tik 22ra, Zinemaldia.cat Bartzelonan
Bartzelonako Euskal Etxeak lortu du Tot Suma plataformaren bitartez martxan jarri zuen finantziazio kanpaina eta ondorioz, Bartzelonako Girona zinemetara iritsiko da aurten Zinemaldia.cat.


Guztira 10 pelikula ikusgai izango dira otsailaren 13tik 22ra bitarte Bartzelonako Girona zinemetan, eta berrikuntza gisa, Kimuak sailaren eskutik otsailaren 14an Euskal Film Laburrik hoberenak ere proiektatuko dituzte.

Zinemaldia.cat egitasmoan parte hartzen duten pelikula guztien artean Urrezko Txapela banatuko dute. Kataluniako zineman ezagunak diren aktore, ekoizle eta zinema zuzendariek osatzen duten epaimahaiak aukeratuko baitu. Azkenik, Kimuak sailaren bitartez, euskal zinemagile gazteenak eta sarituenak ezagutu ahal ahal izango dira, tartean, Borja Cobeaga, Raul de la Fuente, Asier Altuna eta Izibeñe Oñederra.

GAZTEZULOn saio bakoitzeko sarrera bikoitza bat dugu irakurleen artean zozkatzeko, hortaz,  aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta parte hartu lehiaketan!