Otsailaren 13ra bitarte zabalik da NUPen erakusketa Iruñean

Otsailaren 13ra bitarte zabalik da NUPen erakusketa Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-13ra-bitarte-zabalik-da-nupen-erakusketa-irunean/@@download/image/201211305118pintura_eta_unibertsitatea.jpg
2012/12/13
berria
Otsailaren 13ra bitarte zabalik da NUPen erakusketa Iruñean
23 margolanez eta bi eskulturaz osaturiko bilduma ikusgai jarri dute Nafarroako Museoan, Iruñean, 'Pintura eta Unibertsitatea' izenburupean, eta bertan izango da 2013ko otsaila bitarte. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 25. urteurrenaren harira egindako erakusketa da, eta Rafael Albertiren 'Usoa' margolana izan du oinarri. Sarrera doakoa da.

Jose Ignaciio Agorreta, Juan Jose Aquerreta, Elena Goñi, Angel Arbe, Luis GArrido, Fernando Iriarte, Carlos Lopez, Pedro Manterola eta beste hainbat artistaren lanak, 25 orotara, bat urte bakoitzeko, bildu dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 25. urteurrena dela-eta egindako erakusketan. Antonio Eslava eta Jorge Oteiza artisten eskulturek ere toki berezia dute.

Margolanak, marrazkiak eta collageak Camino Paredes erakusketako komisarioak, guztiak unibertsitatearen arte garaikideko zentroaren bildumako parte direnak. Lanbide piktorikoarekiko grina erakusten dute guztiek. Rafael Albertiren Usoa lana da bildumaren oinarri nagusia.

Otsailera bitarte
Iragan azaroaren 27an zabaldu zuten Pintura eta Unibertsitatea Iruñean kokaturik dagoen Nafarroako Museoan. Aldez aurretik, Lizarran eta Tuteran jarri dute. Sarrera erabat doakoa da, eta artelanak bertan izango dira ikusgai otsailaren 13ra bitarte.

Erakusketaren helburua unibertsitatearen ondare kulturala hainbat museotara eraman eta herritarrengana irisaraztea da. Izan ere, NUPek, hastapenetatik, artearekiko konpromiso berezia erakutsi du, eta artelan bilduma propioa osatzen joan da bi hamarkada eta erdiko ibilbide luzean.