Ostiralera bitarte Nazioarteko Arkitekturaren Topagunea da Bilbo

Ostiralera bitarte Nazioarteko Arkitekturaren Topagunea da Bilbo https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralera-bitarte-nazioarteko-arkitekturaren-topagunea-da-bilbo/@@download/image/20127254547arkitektruabilbao_azala.jpg
2012/12/13
berria
Ostiralera bitarte Nazioarteko Arkitekturaren Topagunea da Bilbo
Munduko hainbat herrialdeetako profesionalen eta ikasleen arteko topagunea egiteko helburuarekin, uztailaren 16tik martxan da Bilbon 'Bilbao-San Sebastian Visiting School' programa.


Datorren ostiralera bitarte, uztailak 27, munduko txoko desberdinetako 40 arkitektura ikaslek parte hartuko dute Bilboko Alhondegian martxan den Topagunean.
Hiriaren inguruan eta haren etorkizunari buruz ari dira dagoeneko Nazioarteko Arkitekturaren Topagunean parte hartzen ari diren profesionalak. Tailerretaz haratago, hitzaldiak ere izango dira, eta helburu nagusia, lekuaren inguruko erabilera kritikoa egin eta estrategien diseinuaren inguruan aritzea du ekimenak.
Nazioarteko Arkitekturaren Topagunean parte hartzen ari diren hizlarien artean azpimarratu daitezke, bertzeak bertze, Christopher Pierce, Toni Kotnik doktorea, Alfredo Ramirez, Flavio Tejada eta Madrilen jaio zen Alejandro Zaera-Polo.