Ostiralera bitarte, martxan da Musiketan zikloa

Angeluko mediatekak antolatuta, atzotik abenduaren 9a, ostirala, bitarte abian da Musiketan zikloa. Kontzertuak, topaketak, erakusketak eta film emanaldiak osatzen dute lau egunetako egitaraua.
Atzo abenduak 6 hasi ziren Musiketan zikloko ekitaldiak, arratsaldeko 18:30etan, Juan Mari Beltran, euskal musika tresna herritarren aditua, eta bere hirukoteak egin zuten euskal musika tresna tradizionalen topaketarekin.
Gaur ere, 18:30etan dute hitzordua, alaparta ezagutzeko berriro ere Juan Mari beltraneren eskutik, eta azkenik, ostiralean, abenduak 9an, Baroja zalditegian 'Salda Badago, euskal rockaren hasiera' dokumentalaren proiekzioa egingo dute, zikloa Eriz Zapirain, dokumentalaren egileak eta Iñaki Zarata musika kronikalariak mintzaldia emango dute.
Abenduaren 29ra bitarte, Juan Mari Beltran eta Kantuketanen kolekzioan oinarritutako euskal musika tresna tradizionalen erakusketa egongo da ikusgai.
Ostiralean, Musiketan zikloari bukaera emateko, arratsaldeko 20:30etan kontzertua antolatu dute Lisäbo, The Rodeo Idiot Engine eta Panda Valium taldeekin.