Ostiralean hasiko da Lasarte-Oriako 2013ko Kultur Kale Zikloa

Iaz egin zuten lehen aldiz Kultur Kale Zikloa Lasarte-Orian, eta lortutako arrakasta ikusirik, bigarren edizioa abian jarri dute. Ostiral honetan hasiko da zikloa Makalla Jazz Funk Band eta Anai Arrebak taldeen kontzertuekin, eta urte osoan zehar hogetik gora ekitaldi eskainiko dituzte.
Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirola sailak Xpressionk Kultur Elkartearekin elkarlanean Kale Kultur Zikloa antolatu zuten iaz lehen aldiz. Egitasmoaren helburua ekintza kultural alternatiboei ateak zabaldu eta bertako sortzaileen proiektuak ezagutaraztea zen, horretarako ikuskizunak herritarrengana hurbilduz. Beraz, kultur etxetik irten eta herriko areto nahiz dendetara eraman zituzten emanaldiak.
Lehen edizio hartan hogei ekitaldi eskaini zituzten sei areto ezberdinetan, eta jendearen harrera ona ikusirik, aurten bigarren edizioa egingo dute.
Hasteko, lehen bi hilabeteetako egitaraua prestatu dute. Ostiral honetan hasiko dira emanaldiak, Makala Jazz Junk Band eta Anai Arrebak taldeek Abend tabernan eskainiko duten kontzertuarekin, eta martxoa amaitu bitarte beste hiru emankizun izango dira.
Elkarlanean
Aurten, gainera, uda partean eguraldiak hobera egiten duenean, emanaldiak kalean eskainiko dituzte, herritarrek hurbilagotik eta espreski bilatu beharrik gabe ikusteko aukera izan dezaten.
Antolatzaileek, bestetik, taberna eta dendei deialdia luzatu diete, zikloan parte hartzera animatu daitezen, eta artistei ere beren lanak ezagutarazteko asmoz hurbildu daitezen eskatu diete. Denen artean, urte osoko kultura ziklo erakargarria osatzea da asmoa.
Otsailak 22, ostirala
Abend taberna, 23:45ean – Makala Jazz Funk Band eta Anai Arrebak
Martxoak 9, larunbata
Mendi Kafe Rock taberna, 20:00etan – Nia Moore King & The Bluebirds
Jalgi taberna, 23:00etan – Oraindik eta DJ Blami
Martxoak 16, larunbata
Siglo 20 tabernan, 20:00etan – Giorgio Bassmatti

Lehen bi hilabeteetako egitaraua