Ostiral honetan, reggae jaialdia berria Donostian

Ostiral honetan, reggae jaialdia berria Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiral-honetan-reggae-jaialdia-berria-donostian/@@download/image/2012664844revolution_is_here_kartela.jpg
2012/12/13
berria
'Revolution is here!' izena jarri diote aurten lehen aldiz egingo den reggae musika jaialdiari. Ostiralean izango da —ekainak 8— Donostiako Gasteszenan, eta bi aretotan eskainiko dituzte emanaldiak. Revolutionary Brothers, Marina P, Tenor Fly, Soom T eta beste hainbat talde igoko dira oholtza gainera. Sarrerek sei euro balio dute, eta zortzi CDarekin batera erosiz gero.

Reggae musikarik onenaz gozatzeko aukera izango da ostiralekoa. Euskal Herriko zein atzerriko talderik esanguratsuenetakoak hurbilduko dira Donostira, eta show mota ezberdinak eskainiko dituzte. Gonbidatu berezien artean daude Italiatik etorritako Marina P, Erresuma Batuko General Levy eta Soom T, eta Euskal Herriko King Konsul & Yanu eta Revolutionary Brothers. Azken hauek beren lan berria aurkeztuko dute, So much songs to play.

Egia auzoko Gasteszena aretoan izango dira kontzertuak, eta bi aretotan etengabe izango da entzungai musika. Iluntzeko 21:00etan hasita, gau osoan zehar luzatuko da jaialdia.

Sarrerak sei eurotan daude salgai, eta hemen eskura daitezke. Han bertan ere erosteko aukera izango da, eta bi euro gehiago ordainduz gero, Revolutionary Brothers taldearen azken lana eskuratu ahal izango duzue.

Taldeak


Special Allstars Showcase
Marina P
General Levy
Soom T
Revolutionary Brothers
King Konsul & Yanu

Live Roots Reggae Bands
Irregular Roots Band zaragaozarrak
Akatz Band euskaldunak

Sounds Anty System
Zion Rock kataluniarrak
Game Over Selectors kataluniarrak

Dub room
Equal Brothers Sound euskaldunak
Dubby Ambasah euskaldunak
Track Attack Selectors euskaldunak