Ostegunean hasiko da Dock Of The Bay jaialdia, Donostian

Ostegunean hasiko da Dock Of The Bay jaialdia, Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostegunean-hasiko-da-dock-of-the-bay-jaialdia-donostian/@@download/image/2012196231dockofthebay12_azala.jpg
2012/12/13
berria
Datorren ostegunean, hilaren 12an, hasiko da Dock Of The Bay jaialdiaren bosgarren edizioa, Donostian. Kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte, lau egunez Trueba Zineman, Antzoki Zaharran eta Gazteszenan.



Kings of Leon rock taldearen inguruko Talihina Sky: The Story of Kings of Leon, dokumentalaren proiekzioak hasiera emango dio urtarrilak 12an, Dock Of The Bay jaialdiaren bosgarren edizioari eta ostiralean –urtarrilak 13– bi film izango dira ikusgai. Batetik, The Clash taldeko liderrak Granadan pasatako egunen inguruko Quiero tener una ferretería en Andalucía eta bestetik, Iggy Pop, Lou Reed eta David Bowie musikarien harremanaren inguruko The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou 1971-1973 proiektatuko dute.
Larunbatean –urtarrilak 14–, The Black Power Mixtape 1967-1975, Fermin Muguruzak zuzendtako Next Music Station: Morocco, eta The Queen taldearen inguruko Days of Our Lives dokumentalak ikusgai izango dira.
Dock Of The Bay jaialdiaren azken jardunaldia berriz, igandean,  urtarrilak 15ean izango da, eta bi dokumental proiektatuko dituzte. Batetik, Toots and the Maytals, Jamaikako ska eta reggae talde mitikoen ibilbidiaz ari den Reggae Got Soul dokumentala, eta bestetik, Bartzelonako In-Edit jaialdian, Nazioarteko Dokumental Onenarn saria jaso zuen, Last Days Here, Don Argott eta Demian Fenton zuzendari estatubatuarrak zuzendutako dokumentala.
Dock Of The Bay jaialdiak, dokumental proiekzioetatik haratago kontzertuak eta erakustaldia ere antolatu du, hala nola, Audience, John Doe eta Rafael Berriro edo Silm Cessna´s Auto Club taldeak ikusgai izango dira, eta Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, Zine ilustratzaileak: XX. mendeko Poloniako kartel zinematografikoa erakusketa izango da. 

Egitaraua



Dokumentalak:
Urtarrilak 12, osteguna, Trueba Zineman
20:00etan Talihina Sky: The Story of Kings of Leon
Urtarrilak 13, ostirala, Trueba Zineman
20:00etan Quiero tener una ferretería en Andalucía
21:20etan The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou 1971.1973
Urtarrilak 14, larunbata, Antzoki Zaharran
17:45tan The Black Power Mixtape 1967-1975
19:30etan Next Music Station: Morocco
22:00etan Queen- Days of Our Lives
Urtarrilak 15, igandea, Trueba Zineman
19:00etan Toots and The Maytals-Reggae Got Soul
20:20etan Last Days Here

Kontzertuak:  

Urtarrilak 8an, 20:00etan Teatro Principal-ean
Audience
Urtarrilak 12an, 22:00etan Gazteszenan
John Doe + Rafael Berriro
Urtarrilak 14an, 21:00etan Le Bukowskin
Slim Cessna`s Auto CLub

Buenawista Polekziom´s festa:

Urtarrilak 13an 23:30etan Le Bukowskin

Erakusketa:

Urarrilaren 10etik 18ra, 11:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 21:00etara
Zine Ilustratzaileak XX. Mendeko Poloniako Kartel Zinematografikoa