Osso bikotea

Osso bikotea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Osso bikotea
Kokein eta Cobra taldeetako Haritz Letek eta Eraso! taldeko Sergio Ruizek osatzen dute Osso. Hamar kantak osatzen duten lana ez da norabide bakarreko diskoa; rock soinu potentean errotuta dagoen arren, hainbat moldaera dituzten soinuak entzuteko aukera ematen du. Erritmo aldaketa konstantea da. Hori guztia lotzeko Paraxuta izena jarri diote diskoari, paraxuta lotzen duen sokaren metafora erabilita.