OSCAR SARIEN ZUZENEKO KONTAKETA GAZTEZULON!

Badator zinemaren festa handia, eta GAZTEZULOk ez du galduko. Igande gauean, zuzenean ariko dira Gaizka Izagirre eta Ane Urrutikoetxea erredaktoreak sare sozialetan. Los Angelesekin zuzeneko konexioa eginez, alfonbra gorriko sekretu guztien eta sari banaketaren une zirraragarrienen berri emango dute.
Alfonbra gorriko modelo ikusgarrienak, aldarrikapenak (#metoo #timesup) eta bestelako gertaera bitxiak zuzenean ezagutu nahi badituzu, adi Ane Urrutikoetxeak sarean kontatuko duenari. Ondoren, hitza Gaizka Izagirreri pasako dio; bera izango da galako sari banaketen eta tartean gertatu daitekeen guztiaren inguruan informatzeko arduraduna.
Gogoratu; igande gauean, konektatu Hollywoodeko glamour guztiarekin GAZTEZULOko sare sozialen bitartez!!
KINIELA MARTXAN
Oraindik ez duzu GAZTEZULOKO OSCAR KINIELAn parte hartu? Zeren zain zaude? Egin klik beheko irudian!