OSCAR SARIEN GAZTEZULO KINIELA MARTXAN!

Igande honetan, martxoak 4, Oscar sariak banatuko dituzte. GAZTEZULOn kiniela jarri dugu martxan, zinemaz dakizuna neurtzeko; adi, asmatzen duenak BI SARI eramango ditu eta; GAZTEZULO harpidetza eta Netflix kontua!
Bost sari asmatu beharko dituzu: film onena, zuzendari onena, gizonezko eta emakumezko aktore onenak eta ingelesez besteko film onena. Lasai, pista batzuk emango dizkizugu:
1) Leonardo DiCaprio aurten ez da hautagai, beraz, ez galdu denbora bere izena topatzen!
2) Aldiz, Meryl Streep beste behin lehiatuko da saria lortzeko, eta aukera asko dituela kontatu digute.
3) Adi ere Daniel Day Lewis aktoreari, bere azken filma errodatu omen baitu:
4) Tipo honen aurpegiarekin gelditu zaitez; bere filmak 13 izendapen ditu Oscarretan!
Orain bai, prest zaude gure kiniela betetzeko! EGIN KLIK IRUDIAN: