Oscar berri bat film popularrenarentzat

Oscar Sarien gala entzutetsuak ez ditu unerik gozoenak bizi; urtero, audientzia datuak geroz eta baxuagoak dira, eta galak aspergarriak. Dagoeneko jendeak ez du interes handirik urteko film, aktore eta bestelako egile onenak zeintzuk diren ezagutzeko; saiakera berri bat egingo dute aurten, eta horretarako, kategoria berri bat asmatu dute, film popularrenari Oscar Saria.
Hala, orain arteko 24 kategoriei berria gehituko diote. Oraindik ez dute zehaztu zeintzuk diren kategoria berri honetara aurkeztu daitezkeen film motak, baina, dirudienez, zinema aretoetan arrakasta handiena izan duten filmei lekua egiteko saiakera da, Black Panther, Star Wars edo Avatar bezalako filmei leku bat eskainiz.
Neurri horrekin batera, gala laburtzeko asmoa du akademiak; hala, audientzia gutxi dituzten sariak ez dituzte zuzenean eskainiko, eta horiek sare sozialen bidez zabalduko dituzte. Azken finean, eta akademikoen iritziaren aurka, audientziak agintzen du; ados zaudete neurriekin?