Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mundu mailako osasunarentzat, mehatxu larria da bakardadea

Egoerari aurre egiteko nazioarteko komisio baten sorrera iragarri dute. Honen buruak Vivek Murthy, Estatu Batuetako zirujau burua, Chido Mpemba, Afrikar Batasuneko gazte komisioaren kidea, izango dira. Biek modu paraleloan egingo dute lan isolamendu sozialak eragiten dituen osasun arriskuak hautemateko eta hauei irtenbide eraginkorrak bilatzeko.
OMEren arabera, taldea 11 aditu, politiko, iritzi buru eta defendatzailez eratua egongo da eta hiru urteko iraupena izango du. !Isolamendu sozialak eta bakardadeak osasunarentzat eta ongizatearentzat kalte larriak ditu mundu osoan. Konexio sozial ahulak dituztenek arrisku gehiago dute bihotzekoak jotzeko, antsietaterako, dementziarako, depresiorako, beren buruaz beste egiteko...! baieztatu zuen Tedros Adhanom Ghebreyesus-ek, OMEre zuzendari orokorrak. OMEren komisio honek konexio sozialak berrezartzen lagunduko du mundu mailan.
Murthy-k urte honen hasieran argitaratutako txosten baten arabera, bakardadea egunean 15 zigarro erretzearen parekoa da. OMEren arabera heriotza goiztiarra izateko aukerak areagotzen ditu eta osasun fisiko zein mentalean eragin zuzena du. Bakardadea zuzenean lotuta dago antsietatea eta depresioarekin eta bihotz arazoak edukitzeko aukerak %30 hazten ditu.