Osakidetzak kirurgiak atzeratu ditu eta ospitale zein anbulatorioko kontsultak bertan behera utzi ditu

Osakidetzak kirurgiak atzeratu ditu eta ospitale zein anbulatorioko kontsultak bertan behera utzi ditu Profesional sanitarioek kontsultak telefonoz burutuko dituzte eta erabat beharrezkoa balitz hitzordua emango litzaieke modu presentzialean egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osakidetzak-kirurgiak-atzeratu-ditu-eta-ospitale-zein-anbulatorioko-kontsultak-bertan-behera-utzi/@@download/image/proyecto-movilidad-para-osakidetza.jpg
2020/03/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Profesional sanitarioek kontsultak telefonoz burutuko dituzte eta erabat beharrezkoa balitz hitzordua emango litzaieke modu presentzialean egiteko.
Osakidetzak kirurgiak atzeratu ditu eta ospitale zein anbulatorioko kontsultak bertan behera utzi ditu

Osakidetzak kontsulta presentzialak eten ditu osasun zentro eta ospitaleetan koronabirusak eragin duen osasun krisia dela eta. Anbulatorio eta ospitaleetatik telefonoz jarriko dira harremanetan pazienteekin kasu bakoitza aztertzeko eta horren arabera erabakiak hartzeko. Osasun sailetik argi utzi dute atzeratu ezin diren kasuak eta larrialdiak artatuko direla.

Hala, jada ezinezkoa da kontsulta presentzial baterako hitzordua hartzea Osakidetzaren webgunetik. Webguneko ohar baten bidez pazienteari zentrora deitzeko eskatzen zaio informazio gehiago nahi baldin badu. Horrela, hitzorduak telefono modura mugatu dira. 

Pausu bat gehiago eman du beraz, Osakidetzak, koronabirusaren sintomak (eztula, arnasteko zailtasunak edo sukarra) sentitzen badira etxetik ez ateratzeko eskatu ondoren biztanleei. Salbuespen bezala, soilik odola ateratzea eta aurretik baieztatutako sendaketak egingo dira. 

Hala ere, Osakidetzan argi utzi nahi izan du larrialdiak artatzen jarraituko dela. Hori bai, sintomek arnasketa arazoarekin zerikusia badute telefono berezi bat jarri du: 900 20 30 50). 

Ospitaleetan kontsulta espezialzatuak eta kirurgiak ere bertan behera geldituko dira ez badira lairrak. Horrela, onkologikoko ebakuntzak eta erradioterapia saioak burutuko dira.