Ortzemugak begietan, Ken Zazpiren disko berria

Ortzemugak begietan, Ken Zazpiren disko berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ortzemugak-begietan-ken-zazpiren-disko-berria/@@download/image/201084438Kenzazpi.jpg
2012/12/13
berria
Ortzemugak begietan, Ken Zazpiren disko berria
Azaroan plazaratuko du Bizkaiko taldeak eta urtea bukatu aurretik ekingo dio aurkezpen birari. Diskoari azken ukituak ematen ari zaio Eñaut Elorrieta buru duen taldea, eta berehala hasiko dira grabatzen, Euskal Herrian eta Los Angelesen.





Hainbat idazlek, bertsolarik eta musikarik hartu dute parte lan honetan, hala nola, Jose Sarrionaindia eta Julen Gabiria idazleek, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariek eta Joserra Senperena musikariak.
Ken Zazpiren seigarren diskoa izango da. Orain arteko azkena, Zazpi urte zuzenean, Victoria Eugenian grabatutakoa izan zen eta taldearen lehen zazpi urteetako ibilbidea laburbildu zuen.
Abenduan abiaraziko duten biraren data bat edo beste jakitera eman dute dagoeneko. Esate baterako, urtarrilaren 8an Donostiako Kursaalen joko dute.