Orreagako guda mito hutsa balitz

Orreagako guda mito hutsa balitz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orreagako-guda-mito-hutsa-balitz/@@download/image/20101125390La_Chanson_de_Roland.jpg
2012/12/13
berria
Orreagako guda mito hutsa balitz
Guztiok dakigu baskoiek Karlomagnoren gudarosteko atzeguardia txikitu zuela Orreagan. Hala dio Errolanen Kantuak. Ez ote zuen epikak gertaera hura puztu? Bilboko Idem eta Iruñeko Itp ekoizpen etxeek 778, La Chanson de Roland dokumentala filmatu dute, olerki epikoan deskribatzen den gudaren gaineko zalantzak argitu asmoz. Horretarako, antzezpen historikoarekin batera, ikerketa arkeologiko sakona egin dute. Filma datorren udaberrian estreinatuko dute.