“Ornitorrinkus”

“Ornitorrinkus” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ornitorrinkus/@@download/image/ornitorrinkus.jpg
2011/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Ornitorrinkus
115.zenbakia
“Ornitorrinkus”
“Baldin desberdina, orduan originala; baldin eta desberdinegia, orduan arriskutsua”, dio Maialen Lujanbiok disko-liburuxka honen lehendabiziko kantuan. Uretako ugaztun sailkaezin honetan originaltasuna antzemango baitu balizko entzule arrisku zaleak. Egileen hitzetan, hau ez da musika disko bat, musika garaikidea, oinarri elektronikoak eta bertsoak uztartzen dituen egitasmo hibridoa baizik. Esperimentazioaren esparruko lana da eta harridura sor dezake hasieran. Baina, behin murgilduta, gozamena da urmael honetan behin eta berriz bustitzea. Jose Belmonteren marrazkiak ikusgarriak dira.