Orlando Bloom: dj berezia

Orlando Bloom: dj berezia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orlando-bloom-dj-berezia/@@download/image/2009412087orlando_bloom.jpg
2012/12/13
berria
Sympathy for delicious izeneko filma koktel berezi samarra izango da. Batetik, zuzendaria aipatu behar dugu, indie zineman gauza txukunak egindako Mark Ruffalo aktorea jarriko baita kamera atzean. Bestetik, Juliette Lewis eta Orlando Bloom daude. Garai bateko zaldun paperak atzean utzita, Bloom jaunak naturaz gaindiko botereak dituen dj elbarri baten papera jokatuko du. Juliette Lewisek zer egingo duen? Hori sekula ez dago jakiterik! Halako hirukotarekin, morboa ziurtatuta dago.