“Original Sounds of the Zion”

“Original Sounds of the Zion” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/original-sounds-of-the-zion/@@download/image/25p8-4.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Sound System
Zion Train
“Original Sounds of the Zion”
Ongi etorri Zion-era! “Homegrown Fantasy” maisu lana kaleratu zutenetik, hauxe da, gure ustez, Zion Train-ek egindako diskorik interesgarriena. Dreadzone edota Rockers Hi-Fi bezalako lagunekin batera, reggae-dub eta technoaren arteko nahasketa txukun egiten aitzindari izan ziren. Disko berrian, Molararen ahots goxoa ez ezik, toaster abeslarien ahotsa entzun daiteke (Johno eta Levi Roots). Musika egiteaz gain, naturaren eta ganjaren legeztatzearen defendatzaile sutsuak dira. One Love.