Ordiziako gaztetxea, 25 urte bidea egiten

Ordiziako gaztetxea, 25 urte bidea egiten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ordiziako-gaztetxea-25-urte-bidea-egiten/@@download/image/2011131992ordiziako_gaztetxea.jpg
2012/12/13
berria
Ordiziako gaztetxea, 25 urte bidea egiten
2011 honetan gaztetxeak mende laurdena beteko duela ospatuko dute ordiziarrek, eta egitarau oparoa ez ezik, abesti bat ere prestatu dute horretarako propio.

Urtarrila jai giroan igaroko dute Ordiziako gazteek, gaztetxearen 25. urteurrenak merezi duen jarduera sorta prestatu dute eta. Hilaren 15ean, adibidez, Bonba Eguna egingo dute: txupinazoa eta trikibertso poteoa goizean, bertsolariek alaituriko bazkaria eguerdian, gaztetxeko panpinaren aurkezpena ondoren, eta gaua borobiltzeko, kontzertua 22:25etik aurrera Deaf Squad eta Streel Knucies taldeen eskutik.

Baina, beharbada, urteurrenaren harira ipinitako helbururik garrantzitsuena abesti bat sortzea izan da. Eta lortu dute. Laket taldeko kideek, Pirritx eta Porrotx pailazoekin eta Bonbereneako batukadarekin batera, 25. urteurreneko abestia sortu dute. Goierriko beste 30 bat talderen kantuekin osatutako diskoaren baitan aurkeztuko dute urtarrilaren 22an.

Gainera, berau baliatuta, lipdup bat grabatu nahi dute Ordiziako kaleetan zehar herritar guztien parte hartzearekin batera. Nahi duenak, abestia honako helbidean du entzungai entseatzen joateko: http://www.youtube.com/watch?v=PiLAhMcgXws&feature=youtube_gdata_player