'Orbiting' eta 'ghosting', harremanak apurtzeko modu krudelak

'Orbiting' eta 'ghosting', harremanak apurtzeko modu krudelak Sare sozialak aldatu egin dituzte harremanak lantzeko moduak, eta ez beti onerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orbiting-eta-ghosting-harremanak-apurtzeko-modu-krudelak/@@download/image/1525108837945-orbit.jpeg
2018/05/03
berria
Sare sozialak aldatu egin dituzte harremanak lantzeko moduak, eta ez beti onerako.
'Orbiting' eta 'ghosting', harremanak apurtzeko modu krudelak

Sare sozialen garaian bizi gara, eta beren funtzio nagusietako bat harremanak lantzea da, mota guztietakoak. Bikote asko bildu dituzte sare sozialek, eta beste horrenbeste banandu. Dena den, sare sozialak gure artean harremanak izateko moduak aldatzen ari dira; horien fruitu dira esate baterako, ghosting eta orbiting praktikak. Ezagutzen dituzu?

 

 

Ghosting (ingeleseko ghost, hau da, mamua hitzetik sortua) egitea honakoa da; norbaitekin harreman bat hastea eta bat-batean, abisurik gabe, pertsona horren bizitzatik desagertzea, mamu baten moduan. Azalpenik eman gabe, dena ondo zegoela zirudienean, ghosterrak sare sozialetatik ihes egiten dute, beren arrastoa erabat desagerraraziz.

 

 

Orbiting askoz krudelagoa da; ghosting egitean bezala, harremanaren erdian abisurik gabe desagertzen direnak dira, baina hauek ez dira erabat desagertzen. Horren ordez, distantzian mantentzen dira, zure sareak kuxkuxeatzen, noizbehinka atsegin dut bat oparitzen edota jaja bat komentatzen. Hala, egoera hilabete luzez mantendu dezakete, benetako interesik erakutsi gabe.

 

Bi praktika hauek harremanak naturalki apurtzeko gaitasun eza dutenek egiten dituzte, eta sufritzen dituzten pertsonentzat oso gogaikarriak izan daitezke. Eta zuei, gertatu zaizue halakorik?