Oraindik existitzen diren 6 gauza (gezurra badirudi ere)

Oraindik existitzen diren 6 gauza (gezurra badirudi ere) Ziur desagertutzat eman dituzula! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-existitzen-diren-6-gauza-gezurra-badirudi-ere/@@download/image/77361171_o.jpg
2018/04/09
berria
Ziur desagertutzat eman dituzula!
Oraindik existitzen diren 6 gauza (gezurra badirudi ere)

Iragana ez dago uste dugun bezain urruti, eta gure sekretu guztiak kontrolatzen dituzten smartphonen, klik batean kargatzen diren milaka telesailen eta etxera edozer ekartzen dizuten app-en garaian, badira oraindik desagertu ez diren gauzak. Guk, horietako 6 ekarri dizkizugu; gogoan al dituzu?

 

1) TELEFONO-KABINAK: Bai, oraindik kalean aurkitzen dira azken telefono-kabinak, eta batzuk gainera, funtzionatzen jarraitzen dute. Baina nola, gaur egun inork ez badu telefono zenbakirik gogoratzen? Beste kabina batzuei bigarren erabilpen bat eman diete, mugiko karga puntu moduan edo bestelako funtzioak emanez.

 

 

2) WINDOWS XP: 2014eko apirilean, sistema operatibo mitiko hau eguneratzeari utzi zioten, baina oraindik badira erabiltzen jarraitzen duten ausart gutxi batzuk!

 

 

3) FAX: Ba bai, sekulako soinua ateratzen duten makina hauek ere oraindik erabiltzen dira! Beharbada zure bulegoan ere oraindik erabiltzen dira, ezta?

 

 

4) ELEKTROSHOCK TERAPIAK: Psikiatrikoetan girotutako film zaharretan sarritan ikusitako metodo agresibo hau oraindik ere erabiltzen da. Noski, gaur egun terapia askoz kontrolatuagoa da, eta ez da horren mingarria. Beldurgarria!

 

 

5) PATATA-MUGIKORRAK: Garai bateko Nokia, Alcatel edota Telefunken faltan botatzen badituzu, adi, bueltan dira eta! Egin ihes Black Mirror etorkizunetik eta bueltatu sinpletasunera!

 

 

6) TELEGRAMAK: Hau bai dela beste garai batekoa! Baina gezurra badirudi ere, urtean 20 mila telegrama bidaltzen dira oraindik munduan zehar. Eta zuk, erabili al duzu sistema hau inoiz?