Orain 8 urte Zeelanda Berrian jaurtitako botila, Euskal Herrian azaldu da!

Orain 8 urte Zeelanda Berrian jaurtitako botila, Euskal Herrian azaldu da! New Zealand Herald egunkarian azaldu zen albistea, baina 'Aboutbasquecountry' izeneko blogean argitaratu dutenean egin da ezagun. Ume batek, orain 8 urte Zeelanda Berrain jaurtitako botila bat, Euskal Herrian azaldu da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orain-8-urte-zeelanda-berrain-jaurtitako-botila-euskal-herrian-azaldu-da/@@download/image/Message1.jpg
2018/03/23
berria
New Zealand Herald egunkarian azaldu zen albistea, baina 'Aboutbasquecountry' izeneko blogean argitaratu dutenean egin da ezagun. Ume batek, orain 8 urte Zeelanda Berrain jaurtitako botila bat, Euskal Herrian azaldu da!
Orain 8 urte Zeelanda Berrian jaurtitako botila, Euskal Herrian azaldu da!

Istorio xelebre honen hasiera,  2010 urtean kokatzen da, Zeelanda Berriko Whangarei uretan konkretuki. Bertan Julien Joy izeneko 7 urteko ume bat, beirazko botila hartu, mezu bat sartu eta uretara jaurti zuenean konkretuki.

Gaur, 8 urte eta 20 000 km zeharkatu ostean, Euskal Herrian (Mundakako hondartzan konkretuki) oporraldia igarotzen ari ziren turista alemaniar batzuk aurkitu dute botila bidaiaria. 

 

Mezuaren barruan, hizki guztien artean, umeak bere etxeko helbidea idatzi zuela ohartu ziren, aurkitzen zuenak, bueltan erantzun bat bidal zezan. Aipaturiko bikote alemaniarra, Hamburgora itzuli eta halaxe egin zuten. Kasu honetan, erantzuna, postaz bidali ostean, pasa den Otsailaren 21ean iritsi zen umearen eskuetara. Aipaturiko New Zealand Herald egunkarian, Danica MacLean kazetariak sinaturiko albistean, gaur egun 15 urte dituen Julien Joy-k sekulako sorpresa jaso zuela aipatzen du, bidalitako botilaz ez baitzen oroitu ere egiten!

 

Esteka honetan, jatorrizko artikulua eta umeari eginiko elkarrizketa ikus dezakezue!

 

Familia alemaniarrak bidalitako erantzunean aipatzen zuten botila berriro uretara jaurti zutela; Ingalaterra eta Frantzia arteko uretan ibiliko da beraz....

Adi!! hemendik urte batzuetara agian zure eskuetara iritsi baitaiteke!

 

Bide batez, aipaturiko  About Basque Country bloga bisitatu dezazun gomendatzen dizugu. Bertan mundu zabalean euskaldunon istorio desberdinak biltzen baitituzte.