Oporrak aldatu dizkiguten asmakuntzak!

Oporrak aldatu dizkiguten asmakuntzak! Onartu, haiek gabe, oporraldia ez litzateke berdina izango! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporrak-aldatu-dizkiguten-asmakizunak/@@download/image/summer-beach-vacation-travel-accessories-fashion-blue-94770182.jpg
2018/08/14
Onartu, haiek gabe, oporraldia ez litzateke berdina izango!
Oporrak aldatu dizkiguten asmakuntzak!

Oporretara goazenean badira ezinbestekoak bihurtzen zaizkigun hainbat elementu. Urte osoan zehar gordeta izan ondoren, azkenean iritsi da hautsa kendu eta erabiltzeko unea. Hauetako zenbat egiten dute zure oporraldia errazago?

 

1) Bakarrik muntatzen den kanpin denda: Kanpin dendak muntatzen abilak ez garenontzat sekulako asmakizuna! Hori bai, ondoren jasotzen jakin behar da...

 

2) Gurpildun maleta: Tontakeria dirudi, baina... imajinatzen nolakoak izango lirateke gure bidaiak gurpilik gabeko maletarik existituko ez balitz??

 

3) Uretan sartzeko argazki kamera: Aitortu, asmakizun honekin primeran pasa duzu zure herriko igerilekuan lagunei sirena-argazkiak ateratzen!!

 

4) Hamaka puzgarria: Oraindik asmakizun berria da, baina ziur arrakastatsua izango dela; hona hondartzan eroso egoteko hamaka onena! Siesta botatzeko ezinbestekoa!

 

5) Giltzak eta mugikorra gordetzeko gailuak: Teknologiez inguratuta gauden garaiotan, sekulako negozioa bihurtu dira gadget hauek; uretan ere, atera selfie bat beldurrik gabe! Lapurren aurkako metodo onena!