Ontziratutako airea, Lizarran

Ontziratutako airea, Lizarran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ontziratutako-airea-lizarran/@@download/image/33p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Ontziratutako airea, Lizarran
Lizarran Ay Re izeneko produktua plazaratu dute: Ostiral Santuan ontziratutako airea. Produktuak Estella-Lizarra jatorrizko izendapena du eta etiketaren arabera, “Lizarrakoek urtero, Ostiral Santuko prozesioan, hasperenek osatutako gai ikustezin horren irudia gurtzen dute”. Izan ere, kondaira batek dioenez, “hain dira azkarrak Lizarrakoak, airea ikusteko gauza dira”. Ikusi ikusi, ez dakigu egingo duten, baina usteari etekina ateratzen finak dira, ezbairik gabe...