Only Revolutions

Only Revolutions https://www.gaztezulo.eus/albisteak/only-revolutions/@@download/image/Biffy_Clyro_Only_Revolutions.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Biffy Clyro
134.zenbakia
Zaila da pentsatzea talde honek ez gaituenik berriz harrituko. Gero eta abesti borobilagoak egitea hartu badute helburu, argi dago lortu dutela, eta gainera badirudi luzerako dutela. Hamabi ABESTIz (bai, letra larriz) osatutako Only Revolutions hau 2009an kaleratu zuten. Neil eta Johnsondarrek sortutako harribitxi honen ostean ez dute atsedenik hartu, eta ordutik bi EP (Many of Horror, 2009, eta Bubbles, 2010), zuzeneko bat (Live at Wenbley, 2011) eta beren aurreko lanen B aldeak kaleratu dituzte. Denera, sei lan hiru urtetan... Eskoziar hirukote hau fereka baten eta ukabilkada baten arteko lotura da, besterik gabe, zeramikazko bonba atomikoa.