Ongi etorri "Wifi", "jonki" eta "transexual"!

Ongi etorri "Wifi", "jonki" eta "transexual"! Hauek dira Euskaltzaindiak hiztegian onartu dituen hitz berriak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorri-wifi-jonki-eta-transexual/@@download/image/Comiendo-bocadillo-gigante.jpg
2019/01/16
albiste-laburra
Hauek dira Euskaltzaindiak hiztegian onartu dituen hitz berriak!
Ongi etorri "Wifi", "jonki" eta "transexual"!

Aurtengo urtean, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 466 hitz berri izango ditu, horiekin batera arautu diren 392 azpisarrerez gain. Besteak beste, hiztegiaren parte izatera igaro dira "Wifi", "jonki" eta "transexual"; horrekin batera, “bokata” hitzaren bigarren adiera onartu du akademiak, “ogitartekoa”-ren sinonimo gisa, eta askoren harridurarako, azkenik “txikiteo” hitza arautu dute.

Aipatutako hitzak adibide batzuk besterik ez dira; hor dituzue onartu berri dituzten beste batzuk: “ninja”, “piercing”, “paparazzi”, “spa”, “trekking”, “zeliako”, “txosnagune”... gehiago ezagutu nahi dituzu? Kontsultatu: Euskaltzaindiaren webgunean!