One man against the world

Gogoan duzue uztaileko GAZTEZULOn orkestra-gizonei buruz kaleratutako erreportajea? John Schooley hau zen erreportajeko protagonistetako bat. Bere bigarren disko luze honetan, blues doinuak dira nagusi berriro; baina oraingoan, estatubatuarrak ahalegin handiagoa egin du kantak idazterakoan, eta hori nabaritu egiten da kanten kalitatean eta instrumentazioan. Lan pluralagoa prestatzeaz gain, Schooleyk instrumentu gehiago erabili ditu: txeloa, mandolina, banjoa... sanplerrak ere entzun daitezke eta! Ondorioz, diskoko 14 kantak Howlin' Wolf bluesman klasikoaren Somebody in My Home, tartean, landuago eta apainduago daude. Hala, adibidez, boogie gitarra riffek tartea uzten diete country doinuei.