Ondo orraztearen garrantzia

Ondo orraztearen garrantzia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Ondo orraztearen garrantzia
Ez dakigu ikusmen arazoak dituen ala ez, baina argi dago ontziak bereizten ez dela oso ondo moldatzen. Broma badirudi ere, argazkiko emakumeak larrialdietako zerbitzuetara jo behar izan zuen orrazterakoan ilerako aparraren ordez apar isolatzailea bota zuelako! Horrela ikusita sekulako hankasartzea dirudi, ezta? Baina gaur egun edozer modan jartzen dela kontutan hartuta, agian tendentzia berria sortuko du!