Onddoekin egindako larrua

Onddoekin egindako larrua Animali jatorrikoa eta sintetikoa (plastikozkoa) baino hobea da, eta noski, ekologikoa; arroparen munduan iraultza egitera dator. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onddoekin-egindako-larrua/@@download/image/Captura de pantalla 2020-01-09 a las 08.53.37.png
2020/01/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Animali jatorrikoa eta sintetikoa (plastikozkoa) baino hobea da, eta noski, ekologikoa; arroparen munduan iraultza egitera dator.
Onddoekin egindako larrua

Hainbat enpresek onddoekin egindako larrua sortu dute; materiala animali jatorrikoaren oso antzekoa da, eta ez du osagarri sintetikorik. Batzuek benetako perretxikoak erabili dituzte prozesurako, baina ez denek; American Bolt Threads-ek "armiarma zeta" izeneko onddo artifiziala erabili du, Mylo izeneko materiala sortuz. Hain zuzen, onddo artifizial hau hartzitutako arto jarabearekin egin dute, mizelio izeneko perretxikoaren sustraiak erabiliz.

Larru hau sortzeko prozesua ez da konplexua, eta paradoxikoki, ez du onddoen laborantzaren beharrik. Nahikoak dira arto jarabe horretan ekoitzitako zelula mizeliarrak beharrezko material organiko hori modu naturalean hazteko. Emaitza harrigarria da; ukitzean animali jatorriko larruaren antz handia dauka, eta ez du sintetikoak eragiten duen hondakinik sortzen, guztiz biodegradagarria delako.

Onddoek geroz eta garrantzi handiagoa hartuko dute etorkizunean; dagoeneko haragia ordezkatzeko errezetetan erabiliak dira, hanburguesa beganoetan esaterako, eta kafea egiteko ere erabiltzen dira; orain, arroparen industrian iraultza egiteko gaitasuna izango dute.