Onak eta arrakastatsuak

Onak eta arrakastatsuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onak-eta-arrakastatsuak/@@download/image/2012618095Low_Life.jpg
2012/12/13
berria
Arrakastarik gabeko zuzendari amerikarrik onena izango da ziurrenik James Gray; gogoratu Two Lovers (2008) zoragarri bezain ahaztua. Low Life izango da bere hurrengo filma eta berriro ere Joaquin Phoenix izango du protagonista. Eta Phoenixen alboan ariko da Marion Cotillard izar frantziarra. New Yorkera, Ellis Irlara heltzen diren bi ahizparen istorioa kontatuko du. Bat gaixotuta, besteak prostituziora jo beharko du, okerreko bidetik eramango duen gaizkile baten eskutik.