On Kixoteren xarma

On Kixoteren xarma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/on-kixoteren-xarma/@@download/image/on_kixote_1357906349.jpg
2013/01/04
berria
On Kixoteren xarma
Duela hilabete batzuk, 2001eko saiakera ustelaren ostean, Terry Gillian zuzendariak On Kixoteren istorioa beste behin errodatzeko asmoa zuela aipatu genuen.
Hara, ba orain proiektu frustratu hartan parte hartu zuen Johnny Deppek (2002ko Lost in La Mancha dokumentalean ikus daitezke errodajearen nondik norakoak) ere Mantxako kaparea pantaila handira eramango du, ekoizle lanetan ariko baita Depp. Animaziozko filma izango da, Disney etxearen zigilua eramango du eta gaur egungo testuingurura ekarriko du Cervantesen klasikoa.