On

On https://www.gaztezulo.eus/albisteak/on-2/@@download/image/on_1361271692.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
On
137.zenbakia
On
Izena denboraren poderioz lortzea da garbi eta iraunkorrena, bakoitzaren lorpen eta esperientzien zakua bizkarrean harturik. Itsasok ere lortu du kontuan hartu beharreko musikaria dela frogatzea, urteetako ezinegona tarteko. Jauko Barik edo Xarma bandetatik igaro ondoren, On proposamen indartsu bezain erakargarrian murgildu da. Zuzentzen duen hirukoteak hamaika abesti dakarzkigu rock, posthardcore edota stoner doinuekin, beti ere Itsasoren ahotsak ederturik. Melodien aberastasunak, erritmoen indarrak, hitz landuek, Agian eta Zu bezalako abestiek… gure barnea beste maila espiritual batera igotzea lortzen dute.