Omicron, Belgikako metal taldea, sekulako goraldia bizitzen ari da

Omicron, Belgikako metal taldea, sekulako goraldia bizitzen ari da Mila zale baino gutxiagoko metal taldea sekulako goraldia bizitzen ari da. Zergatik? Omicron deitzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/omicron-belgikako-metal-taldea-sekulako-goraldia-bizitzen-ari-da/@@download/image/skynews-omicron-covid-music_5608183.jpg
2021/12/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mila zale baino gutxiagoko metal taldea sekulako goraldia bizitzen ari da. Zergatik? Omicron deitzen da.
Omicron, Belgikako metal taldea, sekulako goraldia bizitzen ari da

Omicon atzemandako koronabirusaren azken aldaera da eta bere agerpenak kezkatua utzi du komunitate zientifikoa. Birusa transformazio etengabean mantentzea normala da, baina azken, 2019an atzemandako birus originalarekin alderatuta, 50 mutaziotik gora ditu. Argi dagoena da, Omicron oso kutsakorra dela eta mundu osoan zabaltzen ari dela. 

Hori dela eta, ez da harritzekoan Interneteko bilaketen goi postuetan egotea Omicron hitza bera. Bilaketa egitean, ordea, batzuk Belgikako metal taldearekin topatu dira. 

Orain dela parte bat urte sortu zen talde hau Belgikan, munduan COVID-19aren Omicron aldaeraren berri jakin baino askoz ere lehenago. Hain da horrela, taldeak jorratzen dituen gaiak birusarekin eta pandemiarekin zerikusi gutxi dutela. Taldearen izena Omicron deitutako izarretik dator. Metal zale hauek unibertsoaz eta estralurtarrei buruz diharduteOmicron aldaerak sortutako mundu mailako kezka dela eta, ordea, mundu osoko kazetariek taldearen berri jakin nahi izan dute. 

Eruren ezusteko ospea estralurtarrei buruzko disko kontzeptual bat argitaratzear direnean sortu da. Beraiek aipatu dutenez, euren musika entzutean espero dute entzuleak diskoaren kontzeptuan interes gehiago izatea birusaren aldaeran baino. Dena den, ez da promozio kanpaina txarra, askoren ahotan jarri baititu.