Olatz Salvadorrek 'Azken eguzki printzak' singlea kaleratu du

Olatz Salvadorrek 'Azken eguzki printzak' singlea kaleratu du Udako iluntze batean beste guztiaz ahaztu eta elkar gozatzeko proposamena egiten du kantuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-salvadorrek-azken-eguzki-printzak-singlea-kaleratu-du/@@download/image/fd9b419d-82e3-41a5-91af-f33ab05deaa5.png
2024/06/11
Udako iluntze batean beste guztiaz ahaztu eta elkar gozatzeko proposamena egiten du kantuak.
Olatz Salvadorrek 'Azken eguzki printzak' singlea kaleratu du

Olatz Salvadorrek irailaren 25ean kaleratuko duen disko berriko hirugarren aurrerapen kanta zabaldu du: Azken argi printzak. Aurretik argitaratu dituen kantuekin kontrastean, abiadura eta erritmo biziagoetatik aldenduta, uda giroko abesti goxo bat sortu du. Abestia "hedonismorako dei bat" da,  "udako iluntze batean, beste guztiaz ahaztu eta elkar gozatzeko proposamena".

Azken eguzki printzen metafora erabili du kantuan. "Batzuetan gertatzen da. Dena galduta dagoela dirudien momentuan, norbait iritsi eta gela kolore epelez betetzen du. Egun eguzkitsu baten azken argi izpi horiek bezalaxe, non dena ederrago ikusten den", azaldu dute kantuak iradokitzen duenaz.

"Kantuak badauka atmosfera oniriko bat non fantasien mundua eta erralitatea uztartzen diren eta ez den ondo bereizten ea kontatzen ari dena egiazkoa den ala ilusio soil bat. Metamorfosi baten analogia ere egiten du hitzetan eta hor uler dezakegu aldaketek duten garrantzia eta haietatik sortu daiteken hegaldia eta edertasuna, batzuetan beldurra eman badezake ere".

Bideoa ere kaleratu du Salvadorrek abestiarekin batera, Mattin Saldiasen zuzendaritzapean egina.