Olagarroek gizakiena bezain garun konplexua dute

Olagarroek gizakiena bezain garun konplexua dute Itsas bizitza misterioz inguratua dago, baina bada bereziki uretan bizi den animalia bat, galdera ugari sortzen dituena: olagarroa. Batzuek diote beste planeta batekoa dela. Teoria ugari daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olagarroek-gizakiena-bezain-garun-konplexua-dute/@@download/image/EOT6QJM6DNG3DEI5IJKQHMHW2U.jpg
2022/12/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Itsas bizitza misterioz inguratua dago, baina bada bereziki uretan bizi den animalia bat, galdera ugari sortzen dituena: olagarroa. Batzuek diote beste planeta batekoa dela. Teoria ugari daude.
Olagarroek gizakiena bezain garun konplexua dute

Itxuraz gure antz handirik ez badute ere, euren adimenak harrituta uzten gaitu; ez badidazu sinesten, ikusi My Octopus Teacher dokumental hunkigarria. Orain zientzialari talde batzuek olagarroen garuna gizakiaren oso antzekoa dela baieztatu dute ikerketa berri batean. 

Iraganeko hainbat ikerketak frogatu izan du euren garunek gurearen antzera funtzionatzen dutela eta amesteko gai ere badirela. Animalia hauek euren garro bakoitzarekin dastatzeko gai dira, eta aldi berean, euren kabuz erabakiak hartzeko ahalmena dute. Ez dituzte, beraz, sobera zortzi garun eta hiru bihotz. Gainera, kamuflajean sekulako abilezia dute. 

Iraganeko ikerketei berri bat gehitu zaie orain. Honen arabera, olagarroak eta gizakiak elkartzen dituen unea aurkitu dute, dirudienez, biok antzinako zizare batetik gatoz eta horregatik omen dira bi espezion garunak horren antzekoak.