Okene Abrego 'Inoren ero ni': "Megafono berri bat erabiliko dut"

Okene Abrego 'Inoren ero ni': "Megafono berri bat erabiliko dut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/okene-abrego-inoren-ero-ni-megafono-berri-bat-erabiliko-dut/@@download/image/estudioan_inore_1457342620.jpg
2016/03/14
elkarrizketa
Argazkiak: Nagore Legarreta
Taldeakideak: Borja Iglesias, Guantxe, Mariano Hurtado, Okene Abrego, Martxel Arkarazo, Mikel Txopeitia eta Drake.
Diskoaren izena: Lennei.
Diskoaren argitaratze data: Apirila, maiatza.
Estudioa: Garate.
Teknikaria: Martxel Arkarazo.
Masterizazioa: Martxel Arkarazo.
Disketxea: bIDEhUTS.



Zenbat izango da umore on eta zenbat megafono disko berrian?

Megafono berri bat erabiltzen dut abesti batean eta beste batean mikrofono berezi bat. Bestela, umorea jarraitzen dugu erabiltzen, bestelakoa eta ez aurreko lanetan bezainbeste.

Megafonoaz aparte zer gehiago izango da berria?
Bateri-jotzaile aldaketa egin dugu, Mikel Txopeitiaren ordez Guantxe sartu da, eta gure soinuari aldaketa batzuk ekarri dizkio. Oraingo honetan ere samplerrak erabili ditugu eta Mikel Txopeitia izan da horren arduradun; nahiz eta zuzenean gurekin ez aritu, aurreko diskoa grabatu genuenetik, taldekidea izaten jarraitzen du. Drake bezala, bera baita abesti baten hitzen egilea.

Bost kanta egin eta inprobizazioa jorratu duzue Garaten, nolakoa izan da esperientzia?
Kanta bat izan ezik, beste laurak itxiak eraman genituen. Oso esperientzia positiboa. Baseak, (bateria, gitarra eta baxua) batera erregistratu ditugu eta horrek giro berezi bat eman dio grabaketari. Grabaketa sesio artean, inprobisazio minutu asko ditugu grabatuak eta diskoan sartu nahiko genituzke.
Inprobisazioarentzat bezala, lana eta umorea uztartzeko tartea izan duzue?
Argazki sesioa egiten, larre baten erdian ginela, ponny basati talde baten arreta gureganatu genuen, nahiko basatiak ziren eta aldentzeko hanka egin behar izan genuen!
Argazkiak lata poto batzuekin atera genituen, Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrekin.