Ojos de Brujo-ren soinu proba batean sartu gara

Ojos de Brujo-ren soinu proba batean sartu gara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ojos-de-brujoren-soinu-proba-batean-sartu-gara/@@download/image/20113251916Marina.jpg
2012/12/13
berria
Ojos de Brujo-ren soinu proba batean sartu gara
Talde kataluniarrak 'Corriente vital' lana plazaratu zuen joan den urte amaieran, agur esateko prestatutako diskoa da. Amaiera bira honetan zehar Euskal Herrian egin duten geldiune bat probestu dugu soinu proban sartzeko. Bide batez, Marina 'Canillas' abeslaria elkarrizketatu dugu; maiatzeko GAZTEZULOn argitaratuko dugu.

Hamar urte pasatxo oholtzaz oholtza eta plazaz plaza ibili eta gero, Ojos de Brujo taldeak azken diskoa merkaturatu du: 'Corriente Vital'. Betiko abestiak dira, baina beste artista batzuen begietatik begiratuta.  
Agur esateko egiten ari diren bira honetan zehar Euskal Herrian ere egin dute geldiunea; Barakaldoko RockStar aretoan, hain justu. Eta GAZTEZULO bertan izan da. Soinu probako une batzuk grabatu ditugu eta, bide batez, Marina Canillas abeslariari minutu batzuk lapurtu dizkiogu . "Alde batetik, sentsazio gozoak dauzkagu, agurra alaia delako, baikorra eta lagunez inguraturik eginiko disko batekin. Baina tximeletak ditugu sabelean, urte luzeetan eginiko zerbait uztera goazelako", aitortu digu.
Baina Ojos de Brujo taldeaz ez ezik, musikaz ere hitz egin dugu oro har; eta berari buruz ere bai, Marinari buruz, orain bizi duen une pertsonalari buruz. Elkarrizketa osoa hurrengo GAZTEZULO zenbakian argitaratuko dugu. Hilaren 1ean helduko da etxeetara eta kioskoetara.